top of page
G A I N Z U R I   E G U N A      2020

 

Kaixo familia,

 

Jai batzordetik honako proposamen hau egiten dizuegu. Maiatzak 26,27,28 eta 29  bitartean aukera edukiko dugu eskolara joan eta beheko zuzendaritzako terraza apaintzeko. Apainketa honela egingo dugu:

 

-          Haur hezkuntza eta 1. eta 2. mailakoek folio erdian “Gainzuri eguna”-ren inguruko marrazki bat egingo dute terrazako paretan jartzeko eta etxetik oihal zati bat ekar dezakete eskolako terrazari kolorea emateko.

 

-          3., 4., 5., eta 6. mailakoek “Zer da zuretzat Gainzuri?” galderaren inguruko leloa edo esaldi bat asmatu eta folio erdian idatzi, esaldi edo lelo horiek, terrazako paretean jarriko ditugu eta etxetik oihal zati bat ekar dezakete eskolako terrazari kolorea emateko.

 

-          Maitzak 29an,  ostirala,  egoerak ahalbideratzen badu, Triku gure herrietako kaleetan zehar ibiliko da familiak agurtu eta kaleak girotzeko. Jantzi Gainzuriko kamiseta eta apaindu zuen balkoiak. Kalejira hau goizeko 11:00etatik 12:00tara bitartean izango da.

 

Lehen esan bezala, eskola apaintzera hurbiltzeko aukera izango dugu maiatzak 26,27,28 eta 29an. Familiak eskolara geraturatu eta zuen lanak eta oihalak jartzeko ordutegi bat jarri dugu:

 

-          Maiatzak 26  asteartea 17:00etatik -19:00etara

-          Maiatzak 27  asteazkena 12:00etatik -14:00etara

-          Maiatzak 28 osteguna 17:00etatik -19:00etara

-          Maiatzak 29 ostirala 12:00etatik -14:00etara

 

Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira musukoa jarrita ekarriz, 2metrotako distantzia mantenduz eta eskuak sarreran garbituz (Hidrogel-a bertan egongo da). Eskolan, Jai batzordeko arduradun bat egongo da.

 

 

Ekintzan parte hatzera animatuz,

                                                                                                   JAI BATZORDEA

bottom of page